Alkatearen sarrera

Kudeaketa Plan honen bidez, Gobernu Taldeak 2023ko ekainetik 2027ko maiatzera bitartean legegintzaldi honetan izango dituen jarduera politikoko ildo nagusiak ezagutzera eman nahi ditu, pertsonak ardatz dituen misio batekin, etorkizuneko ikuspegi batekin eta konpromiso-balio sendo batzuk errespetatuz.

Plan hau horretarako konkretuki izendatutako koordinazio-talde baten parte-hartzearekin egin da. Lantalde hori Gobernu Taldeak eta arloko koordinatzaileek osatu dute, eta udal-arloetako teknikariek ere ekarpenak egin dituzte.

Plana hiru multzo handitan egituratuta dago, modu planifikatu eta koherentean, udal-antolaketaren arabera: Antolaketa, Lurraldea eta Herritarrak. 10 helburu estrategikori erantzuten zaie, 46 ekintza hedatuz. Ekintza horiek dagozkien kronogramekin, arduradunekin eta finantza-kuantifikazioarekin definituta daude.

Planaren gobernantzari dagokionez, Gobernu Taldeak aurreikusitako ekintzen aurrerapenaren jarraipena egingo du hilero. Eta gardentasunarekiko konpromiso irmoaren arabera, legegintzaldia amaitzean 2023-2027 Kudeaketa Memoria bat aurkeztuko dugu, ezarritako helburuen betetze-maila zehaztuko duena.

GURE MISIOA

Gure misioa

PERTSONA GUZTIENA ETA GUZTIENTZAT

Xedeak, besteak beste, honakoak zehazten ditu: legealdi honetan bereziki garatuko dugun jarduera, prestatu beharreko zerbitzuekin bete nahi ditugun premiak, zerbitzuak zein egoeran garatuko diren eta eman nahi dugun irudi publikoa; azken finean, gure Xedea galdera honi ematen zaion erantzunarekin zehazten da: Zertarako gaude udaletxean?

Gobernu talde honen egitekoa da: pertsonak ardatz nagusian jartzea, Legazpi zaindu eta hobetzeko

GURE IKUSPEGIA

Gure ikuspegia

ETORKIZUNEKO LEGAZPI ERAIKITZEN

Gure Ikuspegiak egungo Gobernu Taldeak 2023-2027 Legegintzaldian izan nahi duen etorkizuneko egoera deskribatzen du. Gure ikuspegiaren helburua erakunde osoa gidatzea, kontrolatzea eta bultzatzea da, ezarritako helburuak lortzeko. Gure ikuspegia honako galderari erantzuten diogunean zehazten dugu: hemendik 4 urtera nolako udalerria nahi dugu?

Legazpi parekidea, parte-hartzailea, inklusiboa, berritzailea, iraunkorra eta euskalduna nahi dugu; bizitzeko, lan egiteko eta bisitatzeko erakargarria izango den herria

Ikuspegi hau eta aurreko atalean zehaztutako Misioa dira, Legegintzaldi honetan egingo ditugun gogoeta eta jarduera guztiak gidatuko dituzten formulazioak.

GURE BALIOAK

Gure balioak

Gure balioek Gobernu-talde honen kudeaketaren funtsezko printzipioak definitzen dituzte.

  • Elkarlana: herritarren parte-hartze aktiboa, udal-sailen arteko lankidetza eta kanpo-erakundeekiko aliantza inplikatzen du. Honek udal-politikak eta -proiektuak garatzeko eta gauzatzeko ikuspegi inklusiboa, gardena eta eraginkorra bermatzen du.
  • Zintzotasuna: udalaren erabaki eta ekintza guztietan gardentasunez, zuzentasunez eta erantzukizunez jardutea inplikatzen du, informazioa eta baliabideak modu ireki eta bidezkoan erabiliko direla ziurtatuz, eta komunitatearen konfiantza eta ongizatea sustatuz.
  • Eraginkortasuna: ezarritako udal-helburuak arrakastaz lortzeko gaitasunari dagokio, eskura dauden baliabideak modu optimoan eta egokian erabiliz, emaitza zehatzak eta komunitatearentzat onuragarriak lortzeko.

GURE KUDEAKETA PLANA

Gure kudeaketa plana

Gure Gobernu-plana formalki hautatutako eta lehenetsitako ekintzen multzoa da, gure ikuspegia lortzeko eta gure helburuak gure balioen arabera bete ahal izateko.

Azkeneko urteotan testuinguru berri bat gailendu da eta testuinguru horretan Udalek tokiko eremuko kudeaketa garatu behar dute.

  • Eremu horretan garrantzi handia duten eta eragin zuzena duten araudi berriak hartu behar ditugu kontuan:
    • Aurrekontuen Egonkortasuna arautzen duen Legea.
    • Toki Administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasunari buruzko Legea.
    • Gardentasunari, Informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko Legea.
    • Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea.
    • Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren Legea.
    • Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea.
  • Joera ekonomikoek eta sozialek eragin zuzena dute gizartean baina baita, bereziki, toki administrazioan ere. Besteen artean honako hauek aipa ditzakegu:
    • Teknifikazioa bizitzaren esparru guztietan.
    • Biztanleen zahartzea.
    • Iraunkortasunarekiko gero eta kezka handiagoa.
  • Azkenaldiotan agerian jarri diren gizartearen eskari garrantzitsuek toki-administrazioaren eta herritarren arteko harremanetarako eredu berria marrazten dute. Honako kontzeptuez ari gara: gardentasuna, parte hartzea, arrazionalizazioa, jokabide etikoa, eredugarritasuna,.. eta abar.

Udalak, beraz, Legazpiri eta legazpiarrei balio erantsia emango dien administrazio gisa eratu behar dela onartu behar du, alde batetik, lurralde-aktibo gisa, kalitatezko zerbitzu publikoak eskainiz eta, bestetik, gobernu gisa, jarduera ekonomikoarekin, enpleguarekin, kultura bizitasunarekin, iraunkortasunarekin, integrazioarekin,. eta bestelako gaiekin zerikusia duten proiektu partekatu bat sustatuz eta haren formulazioan parte hartuz.

Legazpiko Udalak onartzen duen hirugarren Kudeaketa Plana da honako hau. Horregatik, haren plangintza, gauzatze eta ebaluazioari egiten diogu aurre, aurrekoek eman diguten esperientziatik abiatuta.

Segidan, ezarritako helburu estrategikoak, helburu horiek lortzeko hautatutako ekintzak, garapenaren arduradun politikoak eta teknikoak eta kronograma jasoko ditugu, arloka antolatuta: antolaketa, lurraldea eta herritarrak:

  • Hauek dira ezarritako hamar helburu estrategikoak:
    • 1. Antolaketa-egitura optimizatzea eta balioestea
    • 2. Erakundearen giza kapitala garatu, gaitu eta baloratzea
    • 3. Eraldaketa elektronikoa sendotzea eta herritarrekiko harremanak behar bezala kudeatzea
    • 4. Gobernantza ona eta etika sustatzea arlo publikoan
    • 5. Etorkizuneko Legazpiren oinarriak finkatzea eta garatzea
    • 6. Natura eta kultura-ondareari eustea
    • 7. Espazio publikoa eta udal-instalazioak mantentzea eta hobetzea
    • 8. Herritarrei hurbiltasunean oinarritutako segurtasuna ematea
    • 9. Legazpiarren arreta, babesa eta zaintza bermatzea
    • 10. Legazpi euskalduna, bizia, aktiboa eta parte-hartzailea sustatzea

ANTOLAKETA ARLOA

ANTOLAKETA ARLOA

Legazpiko Udaleko Antolaketa arloak lau helburu estrategikotan egituratu du bere parte hartzea Gobernu Planean. Helburu horietako bakoitzean hura lortzea ahalbidetuko duten ekintza, zeregin edo proiektu zehatzak jasotzen dira. 

Helburu estrategiko

Ekintza

LURRALDE ARLOA

LURRALDE ARLOA

Plan honen bisioa da Legazpi parekidea, parte-hartzailea, inklusiboa, berritzailea, iraunkorra eta euskalduna lortzea; bizitzeko, lan egiteko eta bisitatzeko erakargarria izango dena. Guzti hori lortzeko, Lurralde arlotik lau helburu estrategiko handiren inguruan egituratu dugu gure esku-hartzea legealdi honetarako, beti ere elkarlanean, zintzotasunean eta eraginkortasunean oinarrituta. 

Helburu estrategiko

Ekintza

HERRITARRAK ARLOA

HERRITARRAK ARLOA

Legazpiko Udaleko Herritartasun arloak bi helburu estrategiko handiren inguruan egituratu du bere parte hartzea Gobernu-planean: Helburu horietako bakoitzean hura lortzea ahalbidetuko duten ekintza, zeregin edo proiektu zehatzak jasotzen dira.  

Helburu estrategiko

Ekintza