ANTOLAKETA ARLOA

ANTOLAKETA ARLOA

Arlo honetan ondoko zerbitzuak sartzen dira:  

Alkatetza eta Komunikazioa  

Administrazio Orokorra  

Langileak eta Kontratazioa  

Ekonomia, Ogasuna eta Berrikuntza

Herritarren arreta

Legazpiko Udaleko Antolaketa arloak lau helburu estrategikotan egituratu du bere parte hartzea Gobernu Planean. Helburu horietako bakoitzean hura lortzea ahalbidetuko duten ekintza, zeregin edo proiektu zehatzak jasotzen dira.  

Hauek dira helburu estrategiko horiek:  

1.  Antolaketa-egitura optimizatzea eta balioestea  

2.  Erakundearen giza kapitala garatzea, gaitzea eta baloratzea  

3.  Eraldaketa elektronikoa sendotzea eta herritarrekiko harremanak behar bezala kudeatzea

4.  Eremu publikoan gobernantza ona eta etika sustatzea  

Kronograma

Helburuak eta ekintzak

1 - Antolaketa-egitura optimizatzea eta balioestea

# Aurrekontua Arduradunak Hiruhilabeteko kronograma
2023 2024 2025 2026 2027
1 TALDE-LANA, INTERAKZIOA ETA BALIO-ANIZTASUNA SUSTATUKO DITUEN LAN-ESPAZIO BAT SORTZEA
160.000,00 € Alkatea / Zuzendaritzako koordinatzailea / Arkitektoa                     
2 KALITATEAREN KUDEAKETA ERAKUNDE OSORA ZABALTZEA, BALIO-ANIZTASUNA SUSTATZEKO ETA BELAUNALDIEN ARTEKO ERRELEBOA ERRAZTEKO
20.000,00 € Antolaketako zinegotzia / Zuzendaritzako koordinatzailea / Informatikaria                     
3 ERAKUNDEAREN IRUDI KORPORATIBOA MODERNIZATZEA, SISTEMATIZATZEA ETA EGOKITZEA
15.000,00 € Komunikazioko zinegotzia / Komunikazioko teknikaria                     

Helburua

Duela bi legegintzaldi, gobernu-taldeak antolaketa-egitura egokitzeko lanei ekin zien, egitura hori eraginkorragoa izan dadin politika eta kudeaketa bateratzeko orduan. Zuzendaritza sortu zen eta, Udalbarria ereduari jarraiki, batzorde politikoen eta antolaketa-arloen egitura sinplifikatu zen.  

Hala ere, egitura hori balioan jarri beharra dago, eta haren eraginkortasuna sustatu behar da, erakundea osatzen duten pertsonak haztea ahalbidetuko duten ekintzen bidez, haiengan oinarrizko ondoko balioak sustatzeko xedearekin: talde-lana, interakzioa, balio- aniztasuna, sistematizazioa eta kalitatea.

Informazio gehiago

    

Proiektu honi ekarpenik egin nahi diozu?

2 - Erakundearen giza kapitala garatzea, gaitzea eta balioestea

# Aurrekontua Arduradunak Hiruhilabeteko kronograma
2023 2024 2025 2026 2027
1 LANPOSTUEN DESKRIBAPENA ETA UDALAREN ANTOLAMENDU-EREDURA EGOKITUTAKO LANPOSTU ZERRENDA
45.000,00 € Alkatea / Giza baliabideetako teknikaria                     
2 LANGILE PUBLIKO GUZTIEN PRESTAKUNTZA BIRDISEINATZEA, FINKATZEA ETA ZABALTZEA
7.000,00 € Alkatea / Giza baliabideetako teknikaria                     
3 IDEIA BERRITZAILEAK ETA HOBEKUNTZAK KUDEATZEKO PLANA
Baliabide propioak Antolaketako zinegotzia / Koordinatzailea                     

Helburua

Erakunde honetan lan egiten duten pertsonak dira kapitalik garrantzitsuena, haiek baitira gobernuak garatzen dituen politika publikoak herritarrengana ahalik eta ondoen iritsiko direla bermatzen dutenak.  

Gaur egun, urteko prestakuntza-planak egiten dira baina nahitaezkoa da prozesu horiek plantillaren zati esanguratsu batera zabaltzea eta sailen arteko prestakuntza sustatzea.  

Bestalde, aurreko helburuari dagokionez adierazten den bezala, bere garaian antolaketa-egituraren funtsezko erreformari ekin zitzaion arren, Giza Baliabideen arloko ekintza asko egin gabe geratu ziren.  

Lanpostuen azkeneko balorazioa duela 20 urte baino gehiago egin zen. Ordua da hura berritzeko, horrez gain, egungo garaietara egokitutako  lanpostuen  deskribapena  txertatu  beharra  dago,  bai  eta  jarduna  ebaluatzeko  sistema  bat  ere,  ordainsari-sistema modernizatu eta bidezkoago egingo duena, eta, aldi berean, proiektu berritzaileak sortzea eta abian jartzea sustatuko duena. 

Informazio gehiago

    

Proiektu honi ekarpenik egin nahi diozu?

3 - Eraldaketa elektronikoa sendotzea eta herritarrekiko harremanak behar bezala kudeatzea

# Aurrekontua Arduradunak Hiruhilabeteko kronograma
2023 2024 2025 2026 2027
1 UDAL-INBENTARIO BERRI BAT EGITEA ETA KUDEAKETA-SISTEMAN INTEGRATZEA
40.000,00 € Antolaketako zinegotzia / Zuzendaritzako koordinatzailea / Informatikaria                     
2 ZERBITZU-KARTAK EGITEA
Baliabide propioak Antolaketako zinegotzia / Zuzendaritzako koordinatzailea                     
3 HERRITARRAK EGOITZA ELEKTRONIKOAREN ERABILERAN PRESTATZEA ETA GAITZEA
Baliabide propioak Antolaketako zinegotzia / Zuzendaritzako koordinatzailea / Informatikaria                     
4 KOMUNIKAZIO-PLAN BAT EGITEA
5.000,00 € Komunikazioko zinegotzia / Komunikazioko teknikaria                     

Helburua

Administrazioak herritarrekin eta beste administrazio batzuekin dituen harremanetan, zaila da teknifikazio prozesuek amaiera definitua izatea. Begi bistakoa da, hala ere, administrazio elektronikoak bultzada bat behar duela administrazioan bertan eta herritarrengan.  Udalean erabiltzen ditugun kudeaketa-aplikazioak integratzeko lanei amaiera eman nahi diegu, Udal Inbentarioa sartuz.  

Bestalde, nahiz eta Udalak aurrerapen handiak egin dituen bere administrazioan teknologia berriak sartzeari dagokionez (ia % 100 elektronikoa), ezin dugu ahaztu herritarrek ere tresnak, gaikuntza eta bermeak behar dituztela Udalarekin elektronikoki harremanetan jartzeko. 

Informazio gehiago

    

Proiektu honi ekarpenik egin nahi diozu?

4 - Eremu publikoan gobernantza ona eta etika sustatzea

# Aurrekontua Arduradunak Hiruhilabeteko kronograma
2023 2024 2025 2026 2027
1 ERAKUNDEAREN ZUZENTASUN SISTEMA EGUNERATZEA ETA AMAITZEA
Baliabide propioak Antolaketako zinegotzia / Zuzendaritzako koordinatzailea                     
2 POLITIKA PUBLIKOETAN KONTU-EMATEA SENDOTZEA ETA HERRITARREI ENTZUTEA, INKESTEN ETA BESTE BIDE BATZUEN BIDEZ
Baliabide propioak Alkatea / Zuzendaritzako koordinatzailea                     
3 HERRITARREK PARTE HARTZEKO PLAN BAT EGITEA
Baliabide propioak Alkatea / Zuzendaritzako koordinatzailea                     

Helburua

Eremu publikoan gobernantza ona eta etika sustatzea, gardentasuna, parte hartzea, zintzotasuna eremu pubiikoan,. bezalako kontzeptuek jarduteko joerak izateari utzi diote eta lehen mailako eskakizun instituzionalak izatera iritsi dira. Urte asko dira Legazpiko Udala kontzeptu horiekin konprometituta dagoela eta ezin du Gobernu-plan batean eredugarritasuna aipatu gabe utzi. Legazpiko Udala Euskadin lehena izan zen Erakundearen Zuzentasun sistema onartzen, gobernantzaren eta etika publikoaren esparruan jarduteko tresna gisa. Sistemarekin batera, arduradun publikoentzako (gobernuan ardurak izan edo ez) eta langileentzako kode etikoak onartu dira.  

Bi  kode  etiko  onartzea  falta  da:  Udalarekin  kontratuak  egingo  dituzten  erakundeentzako  eta  Udalaren  dirulaguntzak  jasoko dituztenentzako.  

Legazpiko Udalak lan ona egin du gardentasunaren arloan, atari operatibo eta eguneratu batekin. Hala ere, kontuak ematearen eta parte-hartzearen eremuko jarduketak ere behar dira, kudeaketa publikoan gobernantza integralean aurrera egiteko.  

Informazio gehiago

    

Proiektu honi ekarpenik egin nahi diozu?